XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IDAZLEAK, (firme) - Lorkaren bertsoek, Goyaren margoek ta Buñuelen filmek duten gogo biziko heroe erri ain arrigarri onek, gerra anker ontan bere bihotza ta sufritzeko duen adorea erakusten du, eta...

Idazlea ta periodista ezkerretik ateratzen dira.

Idazlearen ahotsa urrutian galtzen da.

FANCHOU - Zer, arinago arkitzen al zera?.

LIRAREN AHOTSA - Pixka bat bai. (Tarte bat. Intzira ahotsez) Baino, ez asko.

FANCHOU - Historio polit bat kontatzea nahi al dezu mina kentzeko?.

LIRAREN AHOTSA - Ez dakizu kontatzen.

FANCHOU - Komunean zegoela eskonbropean atera ezinik geldi zen emakumearena kontatzea nahi al dezu? (Tarte bat) Ez al litzaizuke gustako?.

LIRAREN AHOTSA - Oso gaizki nago.

FANCHOU - Ikusiko dezu, laister pasako zaizu.

Paiaso egingo naiz zuri par egin arazteko.

Fanchouk oso baldar dantz egiten du ta mila keinu egiten dizkio.

Gero bera parrez lehertzen da.

FANCHOU - Gusta al zaizu?.

LIRAREN AHOTSA - Ezin ikusi zaitut.

Abioien durunda. Bonbardeoa. Bitarte ontan eskubitik ezkerrera, eszenan zear emakume bat pasatzen da bere alabatxoarekin oso asarre ta ahalezin itsuran (ikus Picassoren margoa).